XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ni, Jesus naiz.

- Sinhesten dut segurki, jauna: horra zertako hunat ethorri zarenetik gozo handi batek hezurretaraino hartu dautan gorphutz guzia! Barkha, jauna, ez banaiz berehala belhaunikatu: belhaunek ez ninduten atchikiko.

- Badakit, Micheria: ez duzu beraz hortaz zeren kecha.

Orai, erranak erran, zer nahi duzu zuretzat egin dezadan?.

- Ori, jauna, ez dautzut batere mintulinkeriarik egiten nik: sobera ona zarela, ez dutala deusen beharrik eta holako.

Ez, jauna, baduzu ahala: huna beraz zer nahi nuken.

Othoi arrats guziz emadazu mahain gain hortan, eske ibiltzeko beharrik gabe, biek erditik jan dugun bezalako ogi kozkor bat.

Egizu bertzalde landa muthurreko atheka hartarik herri huntako haur tzarrak ez diten gehiago iragan nere trufatzeko.

- Hola egina izan bedi hemendik goiti.

- Jauna zaharra naiz: erromesa naiz.

Bainan ez naiz oraino bizi huntaz asea.

Utz nezazu hemen zenbeit urthe bederen, bainan noizetik noizerat zato egun bezala nere ikusterat.

Zutaz kampo, nahiagoko dut nihor ez ikusi.............

- Micheria, onhartzen dut galde hori ere.

Eta orai banoa.

Micheria, egon ongi eta bertze aldi bat arte.

- Nahi duzun arte, jauna, eta milesker hainitz.

Hola-hola zen ordutik gertatu.

Behinere ogiak etzion huts egin Micheriari.

Bazuen eta bera aserik inguruko chori guzien asetzekoa! Haurrik etzitzaion gehiago trufatzeko etcholarat hurbildu.

Hurbildu nahiz ba arizan athekan, bainan han bethi zerbeitek gibelatu!.